DATU PERTSONALEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA
Egoitza Elektronikoaren izapideetarako sarreran eta CNMVri bidalitako informazioa eta dokumentazioan, datu pertsonalak ematea beharrezkoa da. CNMV datu pertsonal horien tratamenduaren arduraduna izango da eta datu horiek berak tratatuko ditu.
Datu horien tratamenduaren helburua bertan zehazten diren izapide bakoitzarekin bat dator.
CNMVen misioa Interes publikokoa delako, eman zaizkion botere publikoak gauzatzeko eta legez ezarritako obligazioak betetzeko, legitimatuta dago datu horiek tratatzeko
Legeak horretara behartzen duenean, bidalitako informazioa eta dokumentazioa, eta, ondorioz, bertan jasotako datu pertsonalak CNMVren webgunean hedatu ahal izango dira, eta hirugarren interesatuei jakinarazi ere bai (besteak beste, administrazio edo juztiziako agintaritzak, Ministerio Fiskala, ESMA, bestelako erregulatzaileak eta gainbegiraleak).
Datu pertsonalak Europar Batasunetik kanpo transferitzen badira, ekintza horiek behar bezala legitimatuta egon beharko dira.
Jasotako datu pertsonalak datu horiek jasotzearen helburua bete ahal izateko beharrezkoa den denboraz gordeko dira, eta baita helburu horietatik eratorritako erantzukizunak zehazteko behar den denboraz ere eta artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudietan ezarritako epeak kontutan hartunda ere.
Interesatuak, datuen babesari buruzko araudia kontutan hartuta eta bertan ezarritako baldintzei, ondoreei eta mugei jarraikiz, lotura honen bidez gauza ditzake bere eskubideak, CNMVren aurrean. Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkeztu ahal izango du, eta aurretiaz lotura honen bidez, datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jarri ahal izango da.