Irisgarritasun-deklarazioa
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) konpromisoa hartu du bere webguneak eskuragarri jartzeko, irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuaren, sektore publikoko webguneen eta sakelako gailuen aplikazioen irisgarritasunari buruzkoaren, arabera (aurrerantzean, 1112/2018 Errege Dekretua).
Irisgarritasun-adierazpen hau webguneari aplikatzen zaio.
Betetzearen egoera
Webguneak 1112/2018 Errege Dekretua partzialki betetzen du, salbuespenak daudelako eta ez dituelako ondoren adierazitako alderdiak betetzen.
Irisgarria ez den edukia
Jarraian jasotako edukia ez da eskuragarria UNE-EN 301549:2022 arauaren eskakizunen arabera, honako arrazoiengatik:
-
Ez dute 1112/2018 Errege Dekretua betetzen:
- Web-orri batzuetan, ordezko testu egokirik ez duen eduki ez-testuala hauteman da [arauaren 11.1.1.1.1 betekizuna: Eduki ez-testuala].
- Formulario batzuetan, sarrera-eremu batzuen helburua ez dago modu programatikoan identifikatuta [arauaren 9.1.3.5 betekizuna: Sarreraren helburua identifikatzea].
- Web-orri batzuetan, testu jakin batzuen kolore-kontrastea ez da eskatutako gutxieneko mailara iristen [arauaren 9.1.4.3 betekizuna: Kontrastea (gutxienekoa)].
- Web-orri batzuetan, edukia ez da behar bezala doitzen bistaratze-zabalera aldatzean [arauaren 9.1.4.10 betekizuna: Testua birdoitzea]
- Web-orri batzuetan denbora-mugak daude, eta horiek ezin dira doitu, handitu edo desaktibatu [arauaren 9.2.2.1 betekizuna: Denbora doigarria].
- Ikusgai dagoen testuak edo bere testuinguruak ez du behar bezain argi uzten esteka batzuen helburua [arauaren 9.2.4.4 betekizuna: Esteken helburua(testuinguruan)].
- Kontrol interaktibo jakin batzuetan, izen irisgarria ez dator bat ikusgai dagoen etiketarekin edo ez dauka halakorik [arauaren 9.2.5.3 betekizuna: Etiketa izenean sartzea].
- Web-orriko hizkuntza nagusia ez den beste hizkuntza batean dauden edukiak edo zatiak, eta horien hizkuntza-aldaketa ez dago modu programatikoan identifikatuta [arauaren 9.3.1.2 betekizuna: Zatien hizkuntza].
- Zenbait web-orritan, testuinguru-aldaketak gertatzen dira elementu jakin batzuek fokua hartzean [arauaren 9.3.2.1 betekizuna: Fokua jasotzean].
- Inprimaki edo kontrol batzuetan, testuinguru-aldaketak gertatzen dira datuak aldatzean edo balioak hautatzean [arauaren 9.3.2.2 betekizuna: Sarrerak jasotzean].
- Behar bezala identifikatuta ez dauden sarrera-erroreak detektatu dira [arauaren 9.3.3.1 betekizuna: Erroreak identifikatzea].
- Inprimaki batzuetan, etiketak edo jarraibideak falta dira eremuak behar bezala betetzeko [arauaren 9.3.3.2 betekizuna: Etiketak edo jarraibideak].
- Inprimaki batzuetan, ez da sarrera-erroreak zuzentzeko iradokizun egokirik agertzen [arauaren 9.3.3.3 betekizuna: Erroreentzako iradokizunak].
- Izena, funtzioa edo balioa modu programatikoan behar bezala definituta ez duten osagai interaktiboak detektatu dira [arauaren 9.4.1.2 betekizuna: Izena, funtzioa, balioa].
- Web-orri batzuetan, egoera-mezuak ez daude modu programatikoan behar bezala definituta [arauaren 9.4.1.3 betekizuna: Egoera-mezuak].
- WCAG jarraibideetan aplikatu beharreko adostasun-baldintzak erabat betetzen ez dituzten orriak detektatu dira [arauaren 9.6 betekizuna: WCAG jarraibideen araberako betekizunak]..
- Baliteke zerbitzuaren dokumentazioaren zati bat formatu irisgarrian ez egotea [arauaren 12.1.2 betekizuna: Dokumentazio irisgarria].
-
Neurriz kanpoko karga
- Ez dagokio.
-
Eduki batzuk ez dira aplikaziozko legediaren eremuan sartzen.
- Baliteke 2018ko irailaren 20a baino lehen argitaratutako bulegotika-fitxategiak egotea, PDF formatuan eta bestelako formatuetan, eta ez dituzte irisgarritasun-baldintza guztiak betetzen.
Irisgarritasun-deklarazioa prestatzea
Deklarazio hau 2022ko irailaren 30ean idatzi zen.
Adierazpena prestatzeko erabilitako metodoa CTIC Centro Tecnológicok kanpo baliabideekin egindako autoebaluazioa izan da.
Adierazpenaren azken berrikuspena: 2026ko apirilaren 13a.
Oharrak eta harremanetarako datuak
Atal honetan jasotako jakinarazpenak, eskabideak, kexak eta erreklamazioak BMBNren egoitza elektronikoaren irisgarritasunari buruzkoak dira.
BMBNk gainbegiratutako finantza-erakunde bati buruzko erreklamazioa edo kontsulta egin nahi baduzu, BMBNren webguneko “Inbertitzailearen saila” atalera jo behar duzu, edota egoitza elektronikoko “Inbertitzaileen erreklamazioak, kexak eta kontsultak” atalera.
Jakinarazpenak
Irisgarritasun-eskakizunei buruzko jakinarazpenak egin ditzakezu (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a artikulua), hala nola:
- Webguneak betetzen ez dituen alderdien berri eman.
- Edukiak eskuratzeko izan dituzun zailtasunak adierazi.
- Bestelako kontsultak edo webgunearen irisgarritasuna hobetzeko iradokizunak egin.
Jakinarazpenak bi bide hauetatik egin daitezke:
- Inprimaki elektronikoaren bidez.
- Irisgarritasun Unitatearekin harremanetan jarriz, 915851504 telefono-zenbakian.
Informazio irisgarriari buruzko eskabideak eta kexak
Horrez gain, arauz irisgarriak izan behar ez diren BMBNren egoitza elektronikoko edukiak formatu irisgarrian emateko eska dezakezu, eta irisgarritasun-baldintzak betetzeari buruzko kexak jarri (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.b artikulua), modu hauetako batean:
- Elektronikoki, BMBNren Erregistro Elektronikoaren (Egoitza Elektronikoa) obitartez. Sartu “Eremu irekia” atalera, eta identifikatu, onartutako autentikazio-sistemak erabiliz. Ondoren, hautatu Izapidea: Informazio irisgarriari buruzko eskabideak, kexak eta erreklamazioak izapidea.
-
Aurrez aurre BMBNren erregistroan, edo posta bidez, helbide honetara idazkia bidalita:
Irisgarritasun Unitatea
Estrategia, Berrikuntza eta Finantza Jasangarrietako Saila
Edison kalea, 4, 28006 Madril | Bolivia kalea 56, (4. solairua) 08018 Bartzelona.
Horrez gain,Eskabideen eta kexen formularioa erabil daiteke, erreklamazioa aurkezteko.
Informazio irisgarriaren gaineko eskabidean, zer eskatzen duzun argi zehaztu behar duzu, eta eskatutakoa arrazoizkoa eta bidezkoa dela egiaztatzea ahalbidetzen duten egitateak eta arrazoiak garbi azaldu.
Estrategia, Berrikuntza eta Finantza Jasangarrietako Sailaren barneko Irisgarritasun Unitateak jaso eta artatzen ditu webgunearen irisgarritasunari buruzko jakinarazpenak, eskabideak eta kexak. Interesdunek hogei egun balioduneko epean jasoko dute erantzuna. Ebazpena emateko epemuga gainditutakoan interesdunak erantzunik jaso ez badu, iritziko zaio informazio irisgarriari buruzko eskabidea ez dela onartu edo ez dela kontuan hartu.
Aplikazioaren prozedura
Informazio irisgarriari buruzko eskabidea edo kexa egin eta hura gaitzetsi denean, interesdunak erreklamazioa jar dezake, erabakiarekin ados ez badago edo erantzunak 12.5 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ez baditu. Era berean, hogei egun balioduneko epea igaro bada eta erantzunik jaso ez badu, erreklamazioa jar dezake.
Erreklamazioak modu hauetara aurkez daitezke:
- Elektronikoki, BMBNren Erregistro Elektronikoaren (Egoitza Elektronikoa) obitartez. Sartu “Eremu irekia” atalera, eta identifikatu, onartutako autentikazio-sistemak erabiliz. Ondoren, hautatu Izapidea: Informazio irisgarriari buruzko eskabideak, kexak eta erreklamazioak izapidea.
-
Aurrez aurre BMBNren erregistroan, edo posta bidez, helbide honetara idazkia bidalita:
Irisgarritasun Unitatea
Estrategia, Berrikuntza eta Finantza Jasangarrietako Saila
Edison kalea, 4, 28006 Madril | Bolivia kalea 56, (4. solairua) 08018 Bartzelona.
Horrez gain,Erreklamazio-inprimakia erabil daiteke, erreklamazioa aurkezteko.
Halabeharrezko dokumentazioa
BMBNren webgune eta aplikazioen irisgarritasunari buruzko eskabideak, kexak eta erreklamazioak aurkeztean, administrazio-prozedurari hasiera ematen zaio. Horregatik, eskabide, kexa edo erreklamazio horretan, interesdunaren nortasuna adierazi behar da.
Interesduna pertsona fisikoa denean eta irisgarritasunari buruzko eskabidea, kexa edo erreklamazioa ohiko postaz ala aurrez aurre BMBNren erregistroan aurkezten denean:
- Norberaren izenean aurkeztuz gero, interesdunaren NAN, IFZ, pasaporte edo bestelako identifikazio-agiri baten kopia aurkeztu behar da. Agiriak baliozkoa izan behar du, eta kopian agiriaren bi aurpegiek agertu behar dute.
- Ordezkari baten bitartez aurkeztuz gero, interesdunaren eta ordezkariaren NAN, IFZ, pasaporte edo bestelako identifikazio-agiri baten kopiak aurkeztu behar dira. Agiriek baliozkoa izan behar dute, eta kopietan agiriaren bi aurpegiek agertu behar dute. Halaber, ahalordearen edo ordezkaritza-egiaztagiriaren kopia ere aurkeztu behar da.
Interesduna pertsona juridikoa denean eta irisgarritasunari buruzko eskabidea, kexa edo erreklamazioa ohiko postaz ala aurrez aurre BMBNren erregistroan aurkezten denean, sinatzailearen NAN, IFZ, pasaporte edo bestelako identifikazio-agiri baten kopia aurkeztu behar da. Agiriak baliozkoa izan behar du, eta kopian agiriaren bi aurpegiek agertu behar dute. Horrez gain, ahalordearen edo pertsona juridiko horren izenean jarduteko izendapen-agiriaren kopia ere aurkeztu behar da.